IKUSI LAU KAPITULUEN LABURPENA
«REBELDE»
Josu Urrutikoetxea
"Gazteek ez dezatela pentsa gaur egun bizi duten Euskal Herria zerutik euria bezala etorri zaienik. Lortutako lorpen guztiak Euskal Herri aske eta independente baten alde modu anonimoan borrokatu duten milaka eta milaka gizon-emakumeri esker izan dira. Borroka delako bide bakarra ".
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea
Produkzioa: IRRINTZI FILMS Zuzendaria: JUAN LUIS NAPAL
Rebelde. Josu Urrutikoetxea
TELESAIL DOKUMENTALA • 2024 • 61 min - 63 min - 57 min - 67 min
Euskera • Subt. Cast - Fr
TP • HD
TRAILERRA IKUSI
Kapitulu baten alokairua 72 ordu.
3,50€
Telesail osoa 7 egun.
11,00€
Hizkuntza
"REBELDE. Josu Urrutikoetxea " telesail dokumentala, euskaraz egina dago baina gaztelaniazko, frantsesezko, ingelerazko zein katalanezko azpitutuluekin dago. Aukeratu ezazu zuk nahigo duzuna.
Sinopsia
"REBELDE. Josu Urrutikoetxea " dokumentala, bizitza oso baten ibilbidea da. Dokumental sorta honek bere bizitzaren ibilbidea errepasatzen du lau kapitulutan zehar.
"REBELDE" bere 50 urteko militantzian ez ezik, bere oroitzapenetan, bizipenetan, emozioetan, sentipenetan, haurtzaroan, nerabezaroan eta militantzian barrena egindako bidaia da. Bere borroka nekaezina, militantzia, kemena, sendotasuna, pertseberantzia, hurbiltasuna, maitasuna... erakusten ditu.
Borrokarako, konpromisorako eta aktibismorako erreferentea hainbat belaunaldirentzat.
Josu erreferentea izan da zentzu askotan, borroka askotan, gure oraintsuko historiaren, funtsezko une askotan, egoera askotan...
Bere lana, milaka eta milaka gizon eta emakume anonimoena bezala, ezin da ahaztu. Dokumental sail hau "Memoria historikoa" ren ariketa ere bada, bere inplikazioagatik, lanagatik, borroka-une gogorrengatik, salaketengatik, bidegabekeriengatik, tentsioagatik, ezintasunagatik, amorruagatik, determinazioagatik, segadagatik, aurreko lerroagatik, omenaldiengatik, emozioengatik, topaketengatik eta desadostasunengatik, galerengatik, lorpenengatik, garaipenengatik, ospakizunengatik, adrenalina hutsezko uneengatik, euforiagatik, elkartasunagatik... Azken batean, borrokakoa.
Horrela, 4 atal hauen bitartez, Josu Urrutikoetxeak bere bizitza errepasatzen du. Ugaon egin zituen lehen urteetatik, ikasketak Basaurin eta Ingeniaritza Eskolan, ETAn sartu zenetik eta Argalarekin izan zituen harremanetatik gertakari ilunetara, hala nola Miarritzeko bere etxean izandako gerra zikinaren atentatua edo Joxe Mari Aranzamendi «Katxue» ren heriotza Alcala-Mecoko espetxeko ziegan.
Era berean, Trantsizioa deitutakoari eta frankismoarekiko haustura demokratikorik ezari, zatiketetako batzuei edo Espainiako Estatuarekiko negoziazio-prozesuari buruzko gogoetak egiten ditu. Era berean, belaunaldien arteko transmisioak Euskal Herriaren etorkizunerako duen garrantzia azpimarratzen du.
Motibzioa
Josu erreferentea izan da eta da Euskal Herrian, batez ere militantziagatik, baina, horrez gain, oso pertsona hurbila, zintzoa eta noblea delako.
Hainbeste bertute, duintasun, sendotasun, noblezia eta kemen dituen pertsona... Ezin genion utzi Dokumental bat egiteko aukera, pertsona gisa eta bere borroka nekaezinari omenaldia egiteko.
Bere bizitza eta esperientziak transmititzeko duen moduak ez zaitu axolagabe uzten. Hunkitu egiten zaitu, harrapatu egiten zaitu, interesa sortzen dizu, barre eta negar eragiten dizu, sentsibilitatea transmititzen dizu, kemena, indarra, borroka eta maitasuna transmititzen dizkizu.
Belaunaldi gazteenentzat ezinbestekoa den "Memoria Historikoaren" kontakizuna.